2015(e)ko ekainaren 14(a), igandea

AUTUN-CHALON


AUTUN-CHALONS  Canal du Centre-ko bidegorritik





AUTUN-CHALONS 75K.580G.GPX



Euriaren beldur ta egin behar genuen bidea gogoan, goiz hasi ginen pedalei ematen. Ez genuen programatuta bide gorririk hartzea baina aurrean genituen km ak ta aldapak izututa... a ze pagotxa...
   Bide gorri dotorea Canal du Centre inguruan. Bide honekin luzatu egiten zen gure bilbidea, baina     neke aldetik irabazten atera ginen.
Kanalean hainbat enbarkazio, gure lagun hegoamerikarrak bezala, ta inguruan atseden guneak. Oso ondo dago atonduta kanal honen inguruko bide gorria.
Bi egun pasatu genituen Chalons herrian.Hiri txiki,kale hestu, plaza hemen ere jendearen bilgune. Gu ere hor nahastu ginen ta indarrak hartzeko okela ederra dastatu, hematokritoei laguntze aldera. Ona esan behar. Merezitako fama du hango okelak, Txaroleko abelburuarena.

Urrengo egunean Cluny-ra joan etorria.Bide lasaietatik joatea ta bidegorritik itzulera. Esan beharra etortzerakoan eltxoek ia jan gintuztela
Eztakigu ohikoa den, erreka ondotik zelako, edo eguraldi sargoreagatik.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina