2015(e)ko ekainaren 14(a), igandea

CLUNY






CHALONS-CLUNY-CHALONS 110K.591G.GPX






Cluny bezain  toki entzutetsuak gutxi izango dira monastegien eta arte erromanikoaren maitaleentzat. Ezin ba gelditu handik pasa gabe Burgundiako jiran. Chalons-etik 55 km. bertara joaten eta bestainbertze bueltatzen. Alforjekin egiteko, gehitxo. Horregatik pentsatu genuen bi gau egitea Chalonsen, domekan Clunyko joan-etorria burutuz. Egun zoragarria bota genuen: joan, herri txikietatik trafiko gutxiko errepideetatik joan ginen. Bueltatu, garai batean trenbide eta orain bidegorri ondo asfaltatu bihurtutako bidetik, antzinako trenaren ibilbideko geltokietatik eta herrietatik, nunahi, bide ondoko gerizpea eta picnic mahaiak lagun, atsedenen hartuz.


Zer esan Clunyaz? Erdi ariko apojeoan izandako inperio moduko hura amaitu zen. Gaur Cluny herri dotore turistikoa da, hori bai ondo zaindua. Egindako berrikuntza lanek zerbait berreskuratu dute X-XI mendeetako arte eraikin haietatik, baina bukatu ziren botere haren  seinaleak.

Herrietatik pasatzean, jendearekin mintzo, ez zaigu ahaztuko agure baten komentarioa. Gutxi gora behera: "Clunyko monjeak izan ziren  mahasti guzti hauetako jaun eta jabe, 120 km. Macon-etik Dijon-eraino, haien morroi izan ziren gure arbasoak..." Alegia, jaun feudalez mintzatzean, inor gutxik sartzen ditu haien artean  monastegiak eta bertako abadeak, baina  hurrupaketa eta jendea lanean makurrarazten ez ziren atzera geratzen eleiz-jantziko jaun haiek.  Bertako biztanleen memorian oraindik ere gogoan zen hori.  Ez da harritzekoa, 1789ko iraultza piztu zenean harririk ez geratzea harri gainean Cluny eraikin handioso haietan, halakoa izango zen nekazari, mahastizain, abeltzain, forjari, errotari, artisau eta era guztietako morroi langileen erreakzioa.

Clunyko bisitan izandako beste motako inpresioa ere ez genuke isildu nahi. Handik 10 bat kilometrora bada herriska bat Taizé izenekoa. Sartu ginen bertara eta han ikusi genituen ehundaka jende, batipat gazteak,  mundo berri justuago baten aldeko aldarrian. Cluny historikoaren beste aurpegia, alegia.


     







     
         



          
          



















          iruzkinik ez:

          Argitaratu iruzkina