2015(e)ko ekaina 12, ostirala

AVALLON-AUTUN






 AVALLON-AUTUN 87K.957G.GPX


Goizean  goiz abiatu giñen, ohi bezela. Autunera joateko, Morvan Parke Naturaletik pasa behar bide lasaiak profitatzekotan.
Quarre les Tombes-en kera.Makiei eskeinitako monumentua herriko plazan. Morvaneko basoetan maki asko izan ziren azken mundu gerratean, baita haiekin setatu ere naziek. Maki asko hil ziren haien tiroz eta fusilamenduz, ondo merezitako monumentua egun.  Ez takit zer izango zen nazien kontrako borroka, nazio-barruko borroka hori (makiak, sabotaiak, ...) izan ez balitz. Gaur egun multimedian, "desenbarkoaren" eta antzeko operazio haundien fotoak ematen dira, ia batez makiena.


Morvan Parkeak bejetazio handia ta lakuak eskeini zizkigun. Lainoak amenazuka...


Saulieu, indarrak hartzeko otordua. Herri oso dotorea,, orain 300 urte bezelakoa. Baina  gu azkar bizikleta gainera, ze....
Ta harrapa gintuen trumoiak,bota zuen, bota beharrekoa, ugari ta bapatean,bainan  guk aurkitu aterpea.Zorionez etzen luzea izan.Kilometro gutxitara gure ostatua. Oraingoan ere busti gabe lortu genuen!
Ostatua hartu ondoren kalera! Autun herria ez handia. Elizako tinpanoa ikustekoa omen ta horixe guk egin genuena, Pantocrator ezaguna. Gu gehiago txunditu ginduen Vezelaykoak.

Arenes deituriko eraikinaren erromatarren ondarrak ere ikusi beharrekoak...

Herriko plazan potea ta afaritxoa.

Deika ari zen  trumoikoa sartu zen ta baita denbora pizka batean bertan geratu.
Taberna batean sartu eta egon bitartean, "Autun est une ville fantome"  esaka norbait . Ez ote genuen ulertzen ta gehitu ziguten "the ghost..."














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina