KAISERSBERG-RIQUEWIHR-RI´BEAUVILLÉ
Riquewihr bidean,bistaren gozamen etengabe
Mahastiak,
herrixkak, iturriak, ormetako irudiak, errekatxoak: etengabeko
sekuentzia begientzat. Horrelakoa izan zen igande goizeko bizikleta
martxa Alsaziako herrietatik. Zailxeagoa egin zitekeen etapa: norbaitek
esan zigun: vous pouvez faire la route des crêtes, Vosges mendien
gainetik doan gailurren ibilbidea alegia. Beste baterako. Mahastietako
ibilbidea probatu genuen, baina batik bat haien barreneko herrietara
mugatu ginen. Aurreko
herriaren xarma hurrengoak gailentzen zuen, ez zen mugarik begien plazerrerako.
herriaren xarma hurrengoak gailentzen zuen, ez zen mugarik begien plazerrerako.
Riquewihr,mahastietatik herriko plazetara
Ez dakit
zein herritakoa den foto bakoitza. Riquewhir, Kayserberg, Ribeauville,
Unawihr, eta abar. Egonaldi ederrak plazatxoetan, bertako ardo txuria
dastatuz. Dastaketari muga jarri beharko, bestela oraindik ere handik
ginake. Bizikleta bideak ondo errespetatzen dituzte, ezinezkoa litzateke
bestela hainbeste turista eta turismo artean. Mendiska arteko herriak
dira eta aizetik babestu xamar izanik, mikroklima epela dute, mahatsari
denbora ematen diona ondo heltzeko
Ribeauvillé, zikoinak kanpandorreetan
Aipatu klimak zikoinak ere erakartzen ditu. Ehundaka ikus datezke Alsazian. Ibilbidea komentatzeko, esan behar hamaikagarren etapa hau laburra izan zela, denbora emateko herrietako egonaldiei. Trackaren izenak aipatzen dituen 410 metroko igoera metatua, zatitxo batean mahastietako ibilbidean sarti izanari zor zaio, gainerantzean, oso lauak baitira Colmar inguruko lurrak
53 km. 400m ko desnibelarekin.
Egun honetan afari handiago eta hobea. 60 €.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina