Ipuietako herriak Alsazian
Esistitzen
dira ipuietako herriak? galdetuko genion inoiz geure buruari. Ba
esistitzen dire, non eta Alsazian. Ezin besterik erantzun Colmar,
Kaysersberg, Riquewihr edo Ribeauville zeharkatu ondoren.
Basel uztean, hiru nazioen zubia pasatzen da, Alemaniak, Suitzak eta Frantziak parte baitute han. Baseletik Colmar-era kanalen ondoko bidegorrrietan ibil daiteke osorik, bide batez Mulhousetik pasatuz. Gure ibilbidean, azken kilometroak trafiko urriko errepideetan zehar eginak dira. Etapa erosoa, lautadaz-lautada.

Colmar, kanal artean
Colmaren arkitekturak ez du asperteko betarik ematen: kanalak, plazatxoak, eleizak, restauranteak, egurrezko eraikinak...
Turista asko biltzen du herri honek urte osoan zehar. Komunikazioa ere ona du. Trena hara edo hona, errepide bikainak, bizikletentzat bide aproposak (eskatu turismo bulegoan: La haute-Alsace a vélo). Beharbada galdu duena alsaziartasuna da: hainbeste France eta France, hainbestesteko grandeur patriotikoa, bertakotasunik aurkitzeko, museo folklorikoan sartu behar. Gorputzak bere ezurretako muina galtzean, odola ere galzen du. Herri batek ere bere hizkuntza galtzean, bere kulturaren beste osagaiak eskeletiko bihurtzen dira. Hori ere izan da, gerrekin batera, Alsaziarren drama azken berrehun urteetan: pentsa, prusiarren okupazioaren ondoren, ohikoa bihurtu zen etxe berean hiru belaunaldi izatea: aiton-amonak alsazieraz, aita eta ama frantsezez, eta neska-mutikoak alemanieraz, multikulturalismoa lau pareten barruan.
Maginot deituriko militar hesi-eraikina ere inguru hartan hasten da, batzuen grandeur delakoari eusteko egina. Ez alperrik! Nazien ejertzitoak ederki egin zuen bidea Ardenetan zehar.
90 km

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina