BASEL-RHEINFELDEN
Basel, tranbien herria
Ikusgarria da Basel hiri
inperiala.Ondo profitatu zituzten bertako agintariek eta jauntxoek,
Basel Rhineko azken portua izatea eta erdi aroko inperio alemaniarreko
hiri independienteen abantailak aberastasunen pilatzeko. Suizak ez ditu
nozitu azken gerrak eta horrek salbatu du hainbat txikiziotatik. Dirua
ere barra-barra etorri zaio beste lekutatik eta zukua atera dio.
Kosmopolita fama ere badu,baina ez dakit hainbesteraino den hori. Beren
etxea ondo zaitzen jakin dute suizarrek, Burgundiako armada jipoituta,
besteen errespetoa irabazi zutenetik.
Artearen hiria ere bai
Fama ere halaxe du
Baselek. Museoa museoaren ondoan. Guk ere baliatu behar hiriaren profil
hori museora sartzeko. Zer esango lukete bestela pedalzale hauen bizkar?
Picassozaleak dira baseldarrak: artista bizi zela haren lan batzuk
eskuratzeko dirua ere jarri zuten herritarrek, baita eskertu ere
Picassok berak. Gu museora sartzean, azken aukera zen "The Picassos are
here" artistaren retrospektiba ikusteko. Han agertzen ziren, besteren
artean, Gernika osatzeko egindako borradore lanak.
Ikus dezakezuenez, museoaren atarian bere lekutxoa lortu du Txilidaren lan horrek.
Track zaleentzat esan beharra dago track hau eta aurreko egunekoa batbera direla, izena desberdin, bigarren eguneko 44 kilometroak (Basel-Rheindelfen-Basel) aurreko egunekoa ezabatu gabe, haren luzapen bezala, grabatu baikenuen.
Hotela oso modernoa, funtzionala, primerako gosaria, wifia. 216 suizar franko 2 egunak.
Afaritxo merkea egiten saiatu ginen, olagarro platera, entsalada, 2 ardo zuri. 45 suizar frankoak

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina