|
Strasburgon ere alsaziar etxe tipikoak
Alsazia beheko herrietan ohituta, ez du inpresioa egingo plaza honek, baina ezin esan ederra ez denik. Petite France deitu auzoa halakoxea da oso, eta kanal horren ondoan paseatzeak ez du nekerik begientzat
Bertikalitatea Straburgoko munsterrean
Munster edo katedralak. Freiburg, Konstanz, eta Baselekoa ikusirik ez genuke jakingo zeinekin geratu, baina bertikaltasunean Straburgekoa izango da gure eztarriondoa zintzilika jartzen dueña.
Bere katedral eta alde zaharraz gain toki asko ditu ikustekoak hiri honek. Europako bihotz juridiko eta parlamentario bihurtu izanak, eraikin moderno deigarriak ekarri dizkio berari. Garesti ere bihurtu du. Eta bere kaleetan, tren estaziotik hotelera bidean hainbeste exekutibo eta goibulegoko maletindun ikusteak, apur bat chic bihurtzen du historia haundiko herri hau.
Baina, aukera izanez gero, kera bat egin ezazu bertan. Ze guk esandakoa ez da ezer. zeuon sentipenak eta iritziak balio du, zeuonzat behintzat.
Bukatzeko, hitz hauetan sartu zaretenok, ekarpen bat edo beste egin guk esandakoak kopunpioan jarriz. Aio.
73 km
Hotel Vendôme. Tren estazio ondoan. 70 € gosari Gabe.
colmar_estrasb_73k_123a.gpx | |
File Size: | 198 kb |
File Type: | gpx |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina