KONSTANZA-SCHAFFHAUSEN
Rhein alboko herri merkatariak
Rhein en ur jauziak atzean ditugula.
Atsedenlekuak ere ez dira falta ibai haundiaren ertzetan, alboko fotoan ikus daitekeenez. Gure gizonak bainujantzia ekarri zuen, baina ez askotan bustitzeko, parke horren ondoan sartu baizen Rheineko ur bizietan, eta laster asko bueltatu zen ibai ertzera, Rotterdamgo uretan bukatu nahi ezean...

Rheinfall
Urjauzi
hau ez da Europako haundiena, hala izateko Delika gainekoa izan beharko
bailuke, Bilbo-Urduñako Bururen esanetan behintzat, halere ur bizi
jostari horiek ikuskizun preziosoa eskeintzen dute.
Schaffhausen pasata, uretan behera, bost bat kilometrora daude. Egun horretan astia genuenez hirian ostatu hartu aurretik joan ginen urjauziak ikustera. Horregatik, trackean sartuta daude joanetorriko hamar kilometroak (rfall).

Schaffhausen zigortua
Palazio hau bezelakoak asko ikus daitezke Suitzako hiri honetan. Zergatik zigortua? Bigarren mundo gerran hegazkin amerikanoek bonbak jaurti zituzten bertara eta nahiko txikituta utzi. Nola egin horrelakorik lurralde neutral batean? Izen bereko edo antzeko hiri alemaniarra bonbardatzeko agindua omen zuten hegazkin horiek, baina izenarekin nahastuta, okerra egin. Sinestekoa? Ez ote zen abiso bat izango Suitzarentzat, bertan hain errez ezkutatzen ziren alemaniarrekin kontu gehiago izan zezaten?
Gu hiri honetan arritu gintuena prezioen maila izan zen. Aurreko egunean Konstantzan (Alemania) afaldutakoa ia doble ordaindu behar izan genuen hemen. Antzekoa gertatzen zen Suitzako beste tokietan ere, Basilean kasu. Fruta eta bestelako erosketak ere garesti. Egun honetan 74 km egin genituen.
Hotela txukuna zen eta hirian bertan, gau beroa. Back-Packer Federnhut. 74 € gosari Gabe. Wifia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina