2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

SCHAFFHAUSEN-BASEL

SCHAFFAAUSEN -BASEL









KOLORIDOA ETA PERPEZIOA  BASELeko udaletxean (Rathaus)
Gure plana  zortzigarren etapa honetan Rhin ertzetik bizikletaz Bad Sackingen-era (88 km.) heltzea zen, han trena hartzeko. Baina eguraldiak planak zertxobait aldarazi  egin zizkigun. Laufenburg-en, tren estazio paretik pasatzean, zaparrada mardulari, lehenengoa gure bidaian, ekin zion goiak, eta hantxe hartu genuen trena. Gure ibilbide osoa (777 kilometroak) trenbide alboan antolatua genuen badaezpada. Tren sistema  ona, erosoa eta puntuala da Frantzian, Alemanian eta Suitzan, nahiz eta garestia, Frantziako SNCFek eskeintzen dituen hainbat txoilo salbu (Parisera doazen eta handik irtetzen diren bidaiak).
Eguraldia aipaturik, esan behar suerte haundia izan dugula. Bigarren zaparrada Strasburgora heltzean bota zigun eta arbola haundi batzuen azpian ondo babestu ginen orduerdiz. Alderdi hauetan, eguraldi seguruena ekain erdialditik  urriko bukaera bitartekoa izaten ei da. Aurten ere hala izateko itxura du, ze eurijasak, gurean bezala, ekainaren 10ean gelditu ziren hemen. Frantses zikloturista batzuekin topo egin genuen Loiratik Danubiora joanak eta Alemaniako azken zatian uholde artean buelta hartu behar izan zutenak: 30 egunetan 6 orduko aterunerik ez omen zuten ezagutu. Suertea hala izaten da: batzutan ona, bestetan txarra.
Egun honetan trenez lehenago heldu ginen Baselera eta hiria ondo ezagutzeko aukera eman zigun, plaza eta edifizio dotore artean nahastuta, hurrengo eguna antolatu ahal izateko,  ibilbidetxoa egiten  goiza eta museoa bisitatzen arratsaldea. Ez pentsa horrekin gu museotan edo artean adituak garenik, besteen zer esangoa ere kontuan hartu behar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina