MERSBURG-KONSTANZA
Meersburg, palazio eta mahastiz inguratuta
Meersburg
ez da herri bakarra erdi aroko itxura eta izatea gordetzen. Beste
hainbatek ere itxura hori gordetzen du, lakuaren ertzetan:
Friedrichshafen, Lindau. Guri ez zigun betarik eman beraietara iristeko.
Goizaldean joan-etorria egin genuen Hagnau-tik, bidegorrian zehar.
Ematen du bidegorria laku -ertze osoan egina dagoela.
Konstantza hirian denbora gehiago eman ahal izateko, nahiko goiz hartu genuen bertara ordu erdian eraman gintuen barkua (9€ bakoitzena).

Konstantza, Olimpiaren begiradapean
Hirira sartzean bidaiarien
begietara hor agertzen da jiraka gure Olimpia haundia eta ederra, esku
banatan Aita Santua eta Kaiserra, erdi aroko bi botereak, dituela.
Prostituta batek horresbeste maneja dezake? Interpretazioak, norberaren
arabera. Konstantzako Kontzilioa hainbeste luza zedin, arrazoietako
bat izan zitekeen kardinale haiek gustura sentitzen zirela garaiko
Olimpiengandik jasotako zerbitzuekin.
Bere monumentuetan, eta batipat apezpikuei dedikatutako eskulturetan, Konstantzak argi nabarmentzen du hiri inperial independentea izan zela luzaro, botere espiritualaren (Eleiza) eta tenporalaren (Estatua) nolabaiteko orekan. Hiriaren alde zaharra ez da haundia eta atsegin da bere kaleetan pasiatzea.
Egun honetako bizikleta ibilaldia bi tracketan dator. Lehenengoan Stetten, Meersburg eta Hagnau bitarteko 16 kilometroak. Bigarrengon, Konstantza-Reichenau-Konstantza ibilbidea (11* 3=33k), lo egiten Reichenau irla zoragarrian izan baikinen.
Hotela Reicheneau n 98 € gosari ederrarekin, bufeta beste guztietan bezela. Wifia.
Batzutan hotelean genuen wifia, bestela kaleko taberna edo kafeterietan aurkitzen genuen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina