ATSEDENGUNEA
Boskarren etapan Danubioko
lautadetatik Rhin-ek osatutako Konstantza (Bodensee) lakura aldatu
ginen. Isurialde batetik bestera pasatzeko, derrigor gainditu behar
mendateren bat. Atsedenleku hori da mendate-gailurra. Ez zen gogorra.
Gainera, goizean goiz ibiltzeak (9etan abiatuz) leundu egiten ditu
zailtasunak. Herri politak bidean: Hufingen, Geisingen, Engen,
Nenzingen, batez ere Uberlingen eta zer esanik ez bukaerakoa: Meersburg.
Gaineko fotoak, alboko honen ondoren behar zuen izan: ikusten da beroak jotzen zuela Konstantzako laku ertzera heltzean (eguerdia), heladuak ez daude alperrik beste horien ahotan.
Gaineko fotoak, alboko honen ondoren behar zuen izan: ikusten da beroak jotzen zuela Konstantzako laku ertzera heltzean (eguerdia), heladuak ez daude alperrik beste horien ahotan.
MERSBURG-EKO ETXE TIPIKOA
Laku
inguruko herriak oso turistikoak dira. Badirudi mikroklimarik badutela
paraje hauek. Ekainetik Urrira nahiko epel eta giro ona izaten omen da.
Guri oso beroak egokitu zitzaizkigun, beroegiak pedalei errez emateko.
Mikroklimarena egia izango da, ezen ez litzateke posible bestela,
hainbeste mahasti, ia laku ertze osoan eta baita Rhinen inguruan
hegoaldera ematen duten maldetan ere. Mendien eta mendixken
konfigurazioak ere baluke zer ikusirik horretan. Izan ere, Rhin eta
Donau (Oihan Beltza) banatzen dituen mendi kateak, Iparretik eta
Mendebaletik datozen korrontei eutsi egiten ei die. Antzekoa gertatzen
da Alsazia erdialde eta hegoaldean, Vosges mendiak laino, aize eta
euriteentzako muga direnez gero
Plazatxoa erdiaroko hirian.
Meersburg. Herria hain turistikoa izatean ez zen posible bertan itxurazko prezioan hotela aurkitzea. Lau kilometroko aldapatxoa igota, Stetten-en hartu genuen logela. Mahastien artean, paraje polita, baina inguruko errepideak, zarata itzela bidaltzen zuen trafiko guzti harekin. Ez da beti asmatzen hotelen ubikazio kontuan, baina beste kasu guztietan hotel paketsuak eta onak egokitu zaizkigu.
Espero gabeko sorpresak ere izaten dira zenbait lekutan. Arratsean, Meersburg bisitatzen ari ginela, hara nondik gazteek osatutako herriko orkestra pieza klasikoak jotzen udaletxeko plazan. Gure herrietan bezala, ikusten da badela zaletasunik, Alemanian behintzat, musikarako.Ardo zuria eta zerbeza 5,60€
Juxtu xamarreko hotela, behar bada bero egiten zuelako, trafikoa eta zarata ere bai. Gosaria beti bezala bufeta,.Oso ona . 66 € pagatu genuen.
Egun honetan 88 km egin genituen, 547 m altimetriakin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina