|
DANUBIOREN ITURRIETAN ZEHAR
Braunlingen-en bi gau
eman genituen. Hiri lasaia, hotel eta restaurante onak, ez garestiak:
afaria (lasagna eta fantasiazko entsalasa gazta eta okelaz, ardo txuri
bi ederrekin) 22,90€.
Schwarzwald (Oihan Beltza) eta Danubioren iturri-landak hobeto ezagutzeko aukera ematen zigun bertan egun osoa emateak. Helburu horretan, onena Danubioren bi afluente nagusien, Breg eta Brigach, ibilbidea burutzea. Landa eta zelai berdeak, baso beltz ederrak, landa etxeak eta herrixkak, erreka eta errekastoak nunahi, Villingen mediebala bere ate, palazio, plazatxo eta iturriekin, eguraldia lagun, ibilbide ederra geratzen da. Ondoko fotoan bertako zikloturista bat azalpenak ematen zaharberritzen ari diren Donau-ren jaioguneari eta jainkosari buruz. Parke zoragarriak Donaueschingen-en.

Donau-ko bidegorria
Seinale berezia du Itsaso Beltzera doan bidegorri honek. Zatitxoren batzuk salbuespen (gu agertzen garena) asfaltozko bide zabala da, Alemania eta Austriako eremuan behintzat. Eurovelo-6 ibilbidearen parte da, Atlantikon hasita Loira eta Rhin ibaietan gora datorrena berau, Donaueschingenen beheranzko joera hartu arte.
Bide hori egiteko ez dut uste GPSaren beharrik dagoenik. Dena den, guk hemen jarri ditugun trackak lagungarri izan daitezke, bide erosoena (edo zailena? egin ahal izateko. Gu ez gara tematuta ibili bidegorriekin, kilometroak errezago egiten baitira trafiko gutxiko errepide sekundarioetatik. Dena den, trackaren deitura ulertzeko, bertan agertzen dira lotutako hiriak (adb. brau(Braunlingen), wil (Villingen), don8k (donau-ko bidegorrian egindako 8 kilometroak), br(Braunlingen-en bukaera), kilometro kopurua (71) eta ibilbide osoko igoera metatua edo altimetria (410 m. egun horretan). GPS ren laguntza estimagarriena hotelera hirian barna zuzen joateko izaten zen, jarri genion txipak (Europaga NT programa) hirietako planoa ere ba zekarren eta
Bi gau egin genituen Hotel Linden Hof en. 170 € - Hotel ederra eta lasaia. Gosaria bufet a. Bufeta antzekoa aurkitu genuen toki guztietan: arrautza egosiak, fiambreak, ogi oso onak, yogurrak, mermeladak, fruta (gehiago edo gutxiago), boteilako zumoa, kafea..baina boileriarik ez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina