2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

BERLINERA

BERLIN ETA INGURUETARA

Aspaldiko ametsa edo gogoa Berlinera joatekoa. Azkenean aurten. Aspaldiko urteetan bezala geure kontura. Lo egiteko tokia, hegazkina, bertan egitekoak, informazioa... Europan gaude, Google ere hor dago, ingelesez ere moldatzeko moduan, ondo atera zitzaigun.

Hegazkinak Vueling ekin, joaterakoan primeran. Etorreran 4 orduko atzerapena, erreklamazioa egin dugu, ez jakin konpensaziorik emango digun.

Aireoportutik Leipzig era. Hara zihoan autobusa zein puntutan hartu. Nola joan puntu horretaraino. Ba... autobusa ta aldirietako trena. Aurretik ondo begiratuta aireportua, google, oso ondo konpondu ginen ta Leipzig erako autobusean bokata gustora jan genuen.

Leipzig etik Dressdera autobusean, aurrez internetetik hartuta. ordubeteko atzerapena eman zuen baita ere.

Ez dakigu kasualitatea edo beti horrela izaten den. Berlin sarreran ordubete edo galdu zuen. Beste bidaiariei begiratuta ezohikoa zela ematen zuen.

Autobus hauek merkeak dira,

Bilborako hegazkinak, Vueling ak , 4 orduko atzerapena. 8 euroko bonua eman ziguten bertan zerbait jateko ta reklamazioa egiteko argibideak. Egin genuen horretara dedikatzen direnen eskuetan utzi dugu. Irabazi ezkero ehuneko 25 beraientzat.

           
Goizean ondo gosalduta ateratzen giñen. Eguerdian bokatak egiten genituen. Iluntzean afaritxoa, 30 bat eurotan bilatzeko moduen.Zerbezak garestiak, 4 euro inguruen. Ardoak garestiago, 5 edo 6 gutxienez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina