2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

PEYREGET EKO LAKUAK

PEYREGET EKO LAKUAK

Peyreget mendiak (2485 m.) laku txiki ederrak dauzka alde batera eta bestera. Peyregeteko lepotik (2213 m.)ekialderantz Pombikoa da nabarmenena baina politenak errefujiotik leporako bidean daude. Lepotik mendebalderantz, barrenean laku bat dago (Peyreget deitua)eta beste txiki bat igoeraren erdibidean.

Gure asmoa Peyregeten gerria egitea zen, hau da, Portalet azpiko aparkalekutik abiatuta, behin heldurik Pombiko lepora , mendiaren gerria egin, Pombiko errefujiotik, Peyregeten lepotik, bere azpiko lakutik eta Iou-ko lepotik pasatuz hasierako lepora etorriz. Baina ez genuen asmoa bete. Iou-ko lepotik Peyreget lakuetara joan ginen eta handik Peyregeteko lepora dauden harritzarretan buelta hartu genuen, eta atzera Ioutik pasatuz jetsiera librean, bidetik kanpo, zuzenean, mendi larreetan zehar aparkalekura etorri ginen. Edozelan ere, gustura burutzen den ibilbidea, Midi d'Ossauren bi hagin haundien lilurapean. Guk egindako ibilbidearen

igoera metatua 685metro, eta luzera 11,3 km. Proposatutako gerria egin nahi izanez gero, aparkalekutik kontatuta, igoera metatua 860 m. eta luzera 13,5 ingurukoa litzateke. Dena den mendi horren lepoa, egin daiteke, baita ere, kotxea Bious-Artigues-eko aparkalekuan utzita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina