2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

JACA (Aragoi) inguruko txangoak

JACA...BAROS...PARADOR...JACA

Josuneue izeneko blogean era askotako ibilbideak aurkitzen dira bizikletan zein oinez: Pirinioetan, Euskal Herriko mendiak, etab. 

Sail berri bat zabaltzea pentsatu dugu, jakinik euskaldun asko ibiltzen dela Jaca inguruan hango bazterrak oinez ezagutzeko gogoz. Jacatik urrun ez diren mendi eta ibonetako txangoak badira blogean, baina ez Jacan bertan edo oso inguruan burutu daitezkenak.
Hasteko, zoragarria eta ez hain zaila litzatekeen txangoarekin hasiko gara, izenburuan daukazuena.
Hiru bat ordukoa, 400 metro inguruko igoerakoa, bide txukunetan, eta ibilbide gehiena kerizpean, Pirinioetako eta Oroelen bista begien aurrean.

Eguzkia aurretik hartzeko aukera, abiatu eta segituan Baros herriskara bitarteko aldapatxoan, hiru kilometroan.


Ondoren pare bat kilometro basoko bide ederrean, lokatzik gabe, Paradoreko kaminoarekin bat egin arte.

Paradorean ur botila bete daiteke eta apur bat aurrera jarraituz kaminoan  beherako bidea basoan barna Jacarantz, seinale zuri-horiei erreparatuz.


San Salvador ermita pasata, iturria bidean eta apur bat beherago Jacako gari soroen artean Gas erreka pasa arte eta handik gora berehala hiriko kaleak.

Gure tracka Gas ibaira heldu baino lehentxeago gerarazi genuen, tenis-club baten egoitzan, aldi berean taberna daukana:


Pyrenesport, bertan eguzkiari begira egonalditxoa eginez. Urteko edozein garaitan egiteko modukoa, arnas ederra hartuz.

klik egin tracka ikusteko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina