2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

ROYAN eta ROCHEFORT



Blay...Royan.80K.311G.gpx


Royan...La Rochelle.99K.367G.GPX

Royan eta  Girondako itsasadarra


Charenteko ibilaldia Blaye herrian hasi genuen bi bizikletazaleok. Herri dotore hau Girondako itsasadarrean aurkitzen da eta Vauban ingeniariak proiektatutako fortifikazio ikusgarria du. Hemen dituzue esplikazioak letzeko kapazak bazarete.




 Itsasadar ondotik egin genituen 80 kilometroak herri ederrezez josiak daude.




Bosgarren egunean, Saintes-etik kotxerako bueltan herrira bitarteko azken 13 kilometroak bidegorri ondo atondu eta asfaltatuan burutu genituen, irudian apreziatu dezakezuenez.




Royanek ere badu ikustekorik eta hala egin zuten oinezko bi ibiltari iaioek, Albertok eta Nekanek. Beharbada ormigoizko eliza da eraikin deigarriena, bigarren mundu gerrate bukaerako txikizioaren ondoren egina.

Hondartza ere preziatua du, inguru horretako  mikroklima lagun: Klimogramek diotetenez, Niza inguruko kostaldearen hurrengo, Frantziako  epelena.









Itsas portuan ehundaka ontzi deportibo biltzen dira, inguruko irletara (Oléron, Île de Ré, ...), ozeanora eta Girondako itsaadarrera irteeratxoak egiteko asmotan.




 Rocheforten estimu haundian dute zubi eskegia, nahiz eta ez den iritsiko Portugaletekoaren  kategoriara. Hiri horrek baditu beste zebait bazter eder, guk ezin ikusi izan genituenak, baina bai    gure lagunek.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina