2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

LA ROCHELLE eta SAINTES



SAINTES    eta COGNAC

La Rochelle...Saintes.78K.579.GPX

Saintes...Blay.98K.789G.GPX





Harritzekoa da nola kontserbatu den hain ongi erromatarren garaiko garaipen-arku hau.






"Damen Abadia"ko Eleizaren dekorazioa ikusgarria da. Akitania eta Poitouko arte erromanikoaren  hainbat ezaugarri berezi ondo biltzen ditu eraikin honek. Bere barrualdea ere ez da ikusi gabe uztekoa. Gure  arte gidariak - Zestuko arotza- topa zuen akatsen bat egurrezko bobedaren eraikin lanetan, "guraiza" izeneko josturan.

Dena den, esan behar antzeko eleizak - ez hain maila gorenean- ugari direla Charente eta Poitou eskualdeetan, gure iritzian ederrenetakoak arte erromankoaren arloan.




Sainteseko anfiteatroak kontserbatzen ditu garai bateko hainbat elementu. Toki ederra izan behar du udako iluntze epeletan antzerkiarekin gozatzeko. ST. Eutropheren eliza ere ez da atzean geratzen eraikin haundiosoen artean.








Gure bizikletazaleek, azken etapan, beste hainbat ibilaldietan lez, topo egin zuten, PONSetik pasatzean, Donejakue bidearekin. Bidearen adierazgarri eskultura hau.




Esan genezake, SAINTES dela, beharbada, Euskal Herritik batere urrun izan gabe, jendeak ezagutzen ez duen  hiri ederrenetakoa. Gehitu ezaiozue horri bertan ostatu hartutako hotela -Hotel du Centre- ederra eta merkea dela, eta bertako alde zaharreko restaurante batean, Les Remparts- ezin hobeto eta lepo, gehegi ez esatearren, afaldu genuela prezio arreglatuan.

Ederra bost egunetako bidaia osoa. Errepikatzekoa, urteek eta osasunak barkatzen badigute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina