2015(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

BORGOÑA: 9 ibilbideak eta trackak





Borgoñako ibilbideko bederatzi trackak  Wikilocen daude. Beraietara joateko, klick egin gaineko lerroan.
TRACKAK

Trackaren edukia ikusteko, klik egin lehenik bere izenaren gainean, eta ondoren bere azpiko linkean (ir al enlace...)


SENS-AUXERRE.72k.197G.gpx

AUXERRE-VEZELAY-AVALLON 67K.599G.GPX
 
AVALLON-AUTUN 87K.957G.GPX
 
AUTUN-CHALONS 75K.580G.GPX

CHALONS-CLUNY-CHALONS 110K.591G.GPX

CHALONS-BEAUNE 50K 439G.GPX
 
BEAUNE-DIJON 43K. 343G.GPX

DIJON-FONTENAY-ANCY LE FRANC 112K. 949G.GPX  

ANCY-TROYES 69K 869G.GPX



2015eko BORGOÑAko JIRAn 9 ibilbide  egin genituen, elkarren segidan bederatzi egunetan, sekuentzia honetan: 1.Sens...Auxerre. 2.Auxerre...Avallon. 3.Avallon...Autun. 4.Autun...Chalons-sur-Saône. 5.Chalons-sur-Saône...Cluny- Chalons. 6.Chalons-sur-Saône...Beaune. 7.Beaune...Dijon. 8.Dijon...Ancy-le-Franc. 9.Ancy-le-Franc...Troyes.
Ibilbideak Smartphonean grabatu genituen, eta, beraz inork jakin nahiko balu zein errepide eta tokietatik pasa ginen, tracka zabaldu baino ez du. Halaber, Borgoñara joan eta han ibilbide hoietakoren bat jarraitu nahi balu, tracka zabaldu eta segi besterik ez du

Ibilbideen trackak orrialde honen hasierakoak dira (letra urdinez), eta ibilbide bakoitzaren tracka ibilbidearen  atalaren hasieran errepikatua duzue. Trackari izena ipintzean aspektu hauek hartu dira kontutan: nondik norako ibilbidea, zenbat kilometrotakoa, eta zenbatekoa den ibilbide horretako igoera metatua. Adibidez, Chalons-Cluny-Chalons ibilbideko trackak izen hau du: Ch.Cluny.Chall.110K. 591G.gpx. Horrek esan nahi du egun horretan 110 km. egin genituela eta igoera (gorantza) metatua 591 metrokoa izan zela.  Antzekoa da beste tracken izenen interpretazioa. Igoera metatuaren datua ez da guztiz fidagarria, barometroaren emaitzan faktore askok dutenez eragina: adib., egun trumoitsuetan  puztu egiten dira GPSak bildutako datuak.

Nola ikusi trackaren (ibilidearen) edukia?
Blog hau zabalduta, ibilbideari dagokion trackaren izenean klik eginez (goian letra urdinez dituzue bederatzi tracken izenak) posible izan beharko luke tracka zabaltzea eta ibilbidea ikustea. Baina horretan zer ikusia du ze programez ornitua dagoen darabilkigun  ordenagailua edo smartphona.

Tableta edo smarphonean , Android sistema dutenez, ondokoa egin beharko litzateke: saretik (Internet) ORUXMAPS (programa horretan eginak dira trackak) jaitsi (hitz hori tekleatuz Google Play-k berak jaitsiko dizu dohan eta instalatuko zure smartphonean edo tabletean).
Hori egina badago, trackaren izenaren gainean klik egitean (sarean konektaturik zaudela suposatuz), ondoko mezua azalduko da pantailan: Uso de acciones completas Drive (klik egin "Drive","solo una vez"). Ondoren aparailuaren Gmail kontua azalduko da (suposaturik hori badaukala aparailuak), eta bertan klik eginik agertuko da "Oruxmaps" ikurra, eta  hor klik eginik, "opciones de navegación, ..., klik egin azpiko ok letretan, eta azalduko da oruxmapsen mapa trackaren ibilbidearekin: zooma erabiliz, nahi den detailean ikus daiteke ibilbidea.  Trackaren estadistika  ikusteko, goiko menu gorrian, erdiko etiketan, klik egin eta aukeratu "estadistica": bertan daude altuera, denbora, mediak, etab. Asunto diferentea da nola grabatu daitekeen ibilbide bat,  bidean zeure bizikletan zoazela eta smartphona sarean konektatu gabe, aukera hori eskaintzen baitu Oruxmapsek eta guk baliatu genuen. Gauza erreza da baina ez noa orain azaltzera (On line mapatik off line mapa sortu). Inor horretan interesatua bada, galdetu  blog honetako komentario atalean.

Ordenagailuan. Gehienetan Windows sistema dutenez, ezin du erabili Oruxmaps, baina trackaren URLa erabiliz beste programa  batzuen bidez (adibidez "Gps viewer") Googlemapsen bistaratu daiteke trackaren ibilbidea eta nahi den detailean eskaini  ibilbidea eta haren altimetria.

Dena den, gauza hauen edo  beste edozeren gainean galdera edo komentarioren bat egin nahi bazenute, egin lasai asko, blogak horretarako aukera eskaintzen duenez gero. Adibidez, gure arte edo historia komentarioei buruz parre pixka bat egiteko eta besteei jakinarazteko  aukera ez ezazue galdu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina