2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

SENS-AUXERRE



Ikusi tracka Wikiloc-en (hau sakatuz)





SENS-AUXERRE.72k.197g.gpx

Goizean SENSeko katedrala ikusten izan giñen,   katedral gotikoetan lehena omen da: bidriera apainak, bertikalidadea... Eredu hau jarraitu zuten PARISeko Notre Damek, Chartresekoak, eta beste hainbatek. Goizean 8ak aldera, guk bisitatu genuenean, eguzki izpiek ekialdeko bidriera multzoa jotzen zuten kromatismo zoragarria sortuz.







Hotelean gosalduta  irten ginen, baina ezin pasa kafea edo droga hartu gabe. Ta abiatu giñen, ekin genion gure lehen etapari,

Sens etik Auxerrera Yonne ibaiaren ondotik, 73 km, trafiko gutxidun errepidea, gorabehera handirik gabe, bejetazio handia inguruan..intxaurrak, gereziak, garagarra, garia... heltze puntu diferenteekin, garagar mota batzuk garia baino lehenenago heltzen, kolore festa izan zen ibilbide osoa. Hori luzatu genezake Burgundyako ibilbide osora, baita ere ihaz egin genuenera Paris  eta Bordele artean. Horregatik ere, hain da ederra ekaineko irteera, egunetik egunera aldatuz baitiaz zekaleen tonalitateak.

Erdibidea egin genuenean Joigny-n geratu giñen, Chablis ardo zuria, inguruan egiña, ezin pasa dastatu gabe. Merkea konsumizioa,  4,60 € biona, kanpoko mahaietan Yonne ibaian zehar korritzen zuen brisaren ukitua sentituz.

Lauak inguruan heldu giñen Auxerrera. Berotuta, egun bero xamarra zen. Yonne inguruan kokatutako herria, herri haundia, eskualdeko hiriburua.




Katedral  dotorea, monumentala oso, eskultura askorekin, Pantocrator ikusgarria...






St Germain abadia, beharbada altxorrik ederrenak barruan ditu, baina ezin izan genuen egin  barruko bisita...



     Ibai inguru zaindua...


        Erlojuaren dorrea...fortifikazioaren parte.



             Erdi aroko etxeak...

Udaletxe inguruan tabernak. Sudamerikar bikote bat inguruan. Beraiek embarkazio bat alokatu eta Nivernaiseko kanalaren ibilbidea  egiteko asmotan ziren. Bidegorrien zaleei gogoratu nahi diegu Yonne ibaiaren erribera gehienean bidegorri asfaltatu ederra dagoela  100 km. ingurukoa. Nivernais-eko bidegorria deitzen da.





    File Size: 329 kb
    File Type: gpx


      












      iruzkinik ez:

      Argitaratu iruzkina