2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

PARIS

Bi gau eta egun gogoangarriak PARISen

Ibilbidea burutu izanaren sari bezala pare bat egun edo eskaini izan diogu gure   buruari Parisen. Gazte denboran han ibilitakoak eta bizitakoak garenez, guretzat     gogorapen gozagarriak ditu hiri honek. Gainera, bertan asko ibiliak izan arren, beti aurkitzen dizkiogu, bazter, ambiente eta kuriosidade interesanteak. 50 urtean gauzak aldatuz doazenez, ikusten duzuna ere, eraikinak salbu, ez da berdina, eta errealitatea ikusteko era  edo balorazio   eskemak   aldatuz doaz gure baitan, hala sentitzen  dugu.


                                     Ile de la Cité-n badira oinezkoen zubiak, horietako      
bat. Maiteminduen giltzak ez dira falta zubien 
                      barandiletan. Giltzek  hor diraute, mateminak ez dakigu...

San Michel inguruak beti sortzen dizkigu gogorapen onak! Inguru horretan bazen liburutegi famatu bat gure gazte denboran, Maspero izenekoa, iraultza-liburuak lortzeko baliatzen genuen (Ho chi min-en garaiak ziren).  Batzuetan, dirua eskas eta, ordaindu gabe ere ihes egiten genuen. Kontatu, Josune, hire esperientziak...

St Germain inguruan asko ibilitakoak! Korrika egindakoak ere bai flicken aurrean. Yankien aurkako eta Vietnamen aldeko manifa haiek!

           Vosges plaza. Meza baten truke  Paris hartu ei zuen errege nafarrak  eraikitzen  hasia

            Luxenbourg lorategia!      Parisera   heldu    nintzenean    askotan pasatutakoa bertatik!


              Centre Ponpidou ...1970eko gure garaian etzegoen. Harrezkero eraikia!


                              La Bastillako plaza! Ingurutik pasatzen giñen  sarritan!

                              Notre Dame ere beti ezaguna, enblematikoa Parisen!

                                                                  La Magdaleine,...


                                                         Place de Vendome berritzen!
                        Tour Eiffel izango da Pariseko ikur nagusia! Bere horretan  orain ere.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina