2015(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

CHALON-BEAUNE




CHALONS-BEAUNE 50K 439G.GPX

Egunero iragarri ziguten  trumoikoa baina suertea izan genuen goiz hartaino.  Chalons-eko F1 hoteleko atarian kafe bat baino gehiago hartu genuen noiz atertuko begira; euria, asko ez baina etengabe botatzen baizuen goiz goizetik. Egun horretan frogatu genuen besteen  kemenak baduela eragina besteon ihardueran Noren kemena? Bi gazte alemaniar gurekin ziren 8etan kafea hartzen. Zer asmotan ziren gure galdera.  183 km. egin behar zituztela Grenoblera bidean, eta haientzat ez zegoela aitzakiarik programatutako orduan irtetzeko, 8etan alegia. Esan eta egin. Han joan ziren euri artean. Eta gu kikilduta. Esnatu ginen arte, esanez  "gu zer gera hemen kikilduta egoteko atmosferari begira". Irten eta berehala gutxituz joan zen euria. Han gindoazen poz-pozik bidegorritik. Etapa osoa bidegorritik, lehenik Canal du Centre-ren ondotik, eta gero mahastien bidetik.Bidean geratu beharra zaparradak tokatutakoan. Pintxazoa! Baina ateri zenkonpondu genuenerako! Eta tarte ondo aprobetxatu genuen  bertako baserritar batekin solas gozoan aritzeko.
Jarraitu genuen mahastien bidetik, bide dotoreetan, euriaren sufrikarioa lagun tarteka-marteka! Etapa laburra zen  egun hartakoa ta bustita heldu ginen. Arropa guztiak garbitzera ta lehortzera! Metodo hori erabili izan dugu horrelako irteeretan: hiru-lau egunetan pilatutako erropa zikinak hirietan badiren garbigailu automatikoetara eraman eta berriro erropa garbi eta lehorrekin euro gutxi batzuren truke.

Mahastien fruitua biltzen duen herria Beaune! Bodega ugari, ardoa dastatzeko aproposa,Chardonay hartzen hasi ginen ordutik aurrera ! Herri txikia ta polita! Garai baten pobreen ospitale izandako eraikina ikusgarria benetan.



    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina