2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

SARRERA:BORGOÑArako (Burgundy) bidaia: Hendaia...Sens




Ilusioz beteta gaude Borgoñan zehar ibilbidea egiteko.Mahastien paisaia, hiri ederrak, monastegiak, bizikleta ibilbideak. Historiaz kargatutako lurraldea....
Ondare historikoa eta gaur egunekoa bizitzeko neurri txikian baikere abiatuko gara ekainaren 9an Hendayatik Parisera trenez egin eta Fontenebleaun pedalei ekin.

Joneko bidaia: Hendaia-Paris, Paris- Sens

Jakiteko nola moldatu bizikletekin, detaile batzuk emango ditugu, horretan eskarmentua ez zaigu falta eta. Aurtengo aukera honela izan da. Etxean Azpeitian) bizikletak desmontatu (pedalak, atzeko eta aurreko erruedak, manillar horizontala), pieza horiek koadroari lotu lokarriez, eta guztia zelofanez estali. Bizikleta desmontatuaren gehieneko tamainia 120 cm. luzera eta 90 altuera izan behar du. Hendaian trenera sartzeko kontrolean ez ziguten pegarik jarri, baina bueltakoan kontrolatzaileak gogorazi zigun arauaren arabera poltsa baten barruan izan behar zuela bizikleta desmontatuak. Horrela izanik beste edozein ekipaje bezala eraman daiteke bizikleta eta ez dago beste aukerarik  Idtgv trenetan. Abiadura handiko beste trenetan, ekipaje berezia bezela eraman daiteke bizikleta, desmontatu barik, baina, edozein izanik ere ibilbidea, 25 € ordaindu behar da. Ordaindu gabe bizikleta onartzen duten trenak TER edo RER (errejiokoak) klasekoak dira. Arazoa hau da: hiruilabete aurretik hartuz merkeak diren tren-bileteak, Parisera edo Parisetik, Idtgv motakoak direla.
        Sei ordu eginik bidean heldu ginen Pariseko Montparnassera 15.45ean. Handik Gare de Lyonera joan behar genuen, 5 km. Bada metrorik, baina pasiloetan egin beharreko ibilbidea guztira kilometroa pasa da, ea zeinek eramaten dituen eskuan edo bizkarrean bizikleta desmontatuak eta bi alporja ondo beteak, ze metroan ez dute onartzen desmontatu gabeko bizikletarik. Esperientzia hori izana genuen orain bi urte RHIN aldera joan ginenean, eta esan behar akabatuta geundela Montparnassetik Gare de l´Est-era eta handik hotelera heltzerako; hori bai, espektakulua bermatua da begira duzun jendearentzat. Bizikletak eskuan eramateko ofizio hori bukatutzat eman beharko da nunbait, guk ez dugu beste inor ikusi horrela. Horregatik, oraingoan, Montparnasse-gare de Lyon tartea bizikleta gainean egin genuen, eroso Pariseko Bulebar zabaletan, eta, Paris ondo ezagutu arren dudak kentzearren, smatphonaren GPSaren bermeaz.
Gare de Lyonen Fontenebleaurako trena hartzerako 7ak ziren eta gure lehenengo eguneko plana aldatu beharrekoa. Atzerapenaren errudunak bi: bata, bizikleta Montparnassen montatzean, gure gizonak ez zuela ondo asmatu, manillarra eta bere kableak desegoki montau baizituen,  iaioa baita filosofia asuntoetan, baina ez hainbeste bestetan; eta, bestea, Fontenebleaurako trenek ez zutela onartzen desmontatu gabeko bizikletarik jendetza-orduetan, 17tik 19ra  bitarteko orduetan.
Gure plana hau zen: Fontenebleaura heldu, hango palazio, jardin eta basoei errepasoa eman, Moret-sur-Loing herriska ikusi eta bizikletaz 55 kilometro Sena eta Yonne ibaien hertzetik eginez, egun argiz Senseko hotelera heldu. Bai zera! Aipatu perkantze txikiek hankaz gora bota zuten plan hori. Beste baterako Fontenebleau inguruak, oraindik ere hainbat lurralde ikusteko ditugu eta Frantzian.  Beraz, aurreetapa hori ezezturik, gure ibilbideko kilometroak 727 izango ziren, bederatzi etapatan. Ea, eguraldia lagun ibilbide guztiak gauzatzeko gai garen.
Lehen egun honetan, beraz, iluntze aldera trenean heldu ginen SENSera, han baigenuen aurrez hartutako hotela. Lehenengo etapari biaramunean ekin genion: Sens...Auxerre, kilometroak: 72
Iluntze hori aprobetxatu genuen herri polit horri begirada bat emateko, hurrengo goizerako utziz katedral ikusgarriaren barruko bisita.


Sens herri txiki polita. Esan bezala, heldu ginen ilunabarrean, herriko plaza nagusian egin genuen gure kera, ondoko argazkiok adierazten dutenez.

Azoka plaza polita. Azpeitian azoka plaza berritzen ari dira. Nik uste, bazuten zer ikasirik Frantziakoetatik...
Katedralari begirada kanpotik eman genion. Barrutik da ikusgarriena, baina lan hori hurrengo goizerako utzi genuen, goizeko argitasunean egunkiaren izpiekin hobeto gozatzeko bidrieren dizdira.
Selfia,...., azoka eraikinari atzea emanez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina