2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

AUXERRE-VEZELAY-AVALLON


AUXERREtik AVALLONera VEZELAY bisitatuz


AUXERRE-VEZELAY-AVALLON 67K.599G.GPX

Auxerretik goiz irten giñen, beti bezala, mapan begiratu ta bide zurietatik, herri artekoak, gora beherakin baina lasaiak. Garia ta  garagarra  inguruetan, gure ibilbidean gehien ikusi genuena. Fotoan ikusten duzuenez, Burgundyko paisaiaren ezaugarrietako bat da, soroak, belardi haundiak eta basoak etengabe alternatzen direla. Ibiltzean zaila da aspertzea, etengabe  mota batetik bestera pasatzen baita. Horrekin batera muinoak edo kolinak sarri agertzen dira forma ondulatua emanez orografiari. Salbuespen ibai ondoak dira, hor ez da iaia aldaparik. Guk denetik probatu genuen, izerdi ederra atereaz zenbaitetan, halanola Burgundytik Champagnera igaro ginenean, azken etapan, lehen berrogeei kilometrotan, aldapa txikien batuketan, 800 metrotik gorako igoera metatua osatuz.





Vezelay-ra eguerdi inguruan heldu giñen. Aldapa gogorra baina merezi zuen. Zerbait berezia sentitu nuen Vezelayko azken kilometrora heltzean. Norbaiti entzuna diot erakarpen magnetikoa ote den. Ez dakit. Toki horrek zerbait badu. Aldapa oso gogorra izan arren, norbaitek bultz egiten dizula ematen du.   Bertako basilikak ere inpresionatu egiten du. Basilika zaharraren altuera eta kanoi-bobeda ikusgarria da, zerbait berezia sentiarazten du. Kainoi-bobedari eusten dioten  arkuak dobela gorri eta zuriez osatuak dira dotoretasuna eta armonia ematen diote eraikinari.




Nartexaren  aurrealdea. Figura estilizatu eta hiratikoak. Nolabaiteko mugimendua somatzen da figura eta beraien erropei begiratzean. Batzuen esanetan Gislebertusek eginak omen dira portada hau eta Autungo  ST. Lazare katedralekoa. Hala bada ere, nik beste bizitasun bat somatu nion Vezelaykoari.





Ordu parea egin genuen, basilika begiratzen, jaten., hankak luzatzen...Avallonera heldu nahi genuen euria hasi baino lehen... Guk ere gure partetxoa egin dugu Vezelayn hasten den Santiagoko lau bideetako batean. Iaz beste zatitxoa egin genuen Paris-Tourseko bidean, eta beste batean ekin behar beste biei, Puykoari eta Arlesekoari.

                                                           Avallon eko eliza.
                                                           Erlojuaren dorrea.


Kale Nagusia. Herri dotorea eta ondo kontserbatua, beste asko bezala Burgundyn.

Muino baten eraikitako herri txikia baina mokadutxoa egiteko bazegoen tabernarik ta ez oso garestiak.

Esan behar ekaitz arriskutan ibili ginela lehen egunetan! Egun hartan ere iluntzean bota zuen zaparrada. Gu oraindik busti gabe.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina