2015(e)ko ekainaren 28(a), igandea

ANCY LE FRANC-TROYES



klick hemen ibilbideak Wikilocen ikusteko edo jaisteko



BURGUNDYtik    CHAMPAGNEra

Azken etapan lurralde historiko batetik bestera pasa ginen: Burgundytik Champagnera. Eta sorpresa: Troyes bezain hiri ederrik nekez topatuko duzue, erdi aroak han segitzen du, itxuran behintzat.


ANCY-TROYES 69K 869G.GPX











Bide ederrak, inguru ikusgarriak, gorputzak nekatuta, bide lasaietatik heldu ginen Troyes-era lanbro txikia lagun. Turismoko maparen laguntzaz egin genuen herriaren bisita. Lurralde osotik gehien gustatu zaiguna! Ez dakit hau gustura entzungo luketen burgundiarrak, hiri hau Champagne-ren parte baita. Hiri txiki batean antzinako egur estruktura duten etxeak hain konzentraturik eta nonnahi, hain natural agertzeak harritu gintuen! Zoragarria ta errez ikustekoa! Ez da  ulertzen Paristik hain gertu egonik, jende askok nola ez duen bisitatzen.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina