|
Rhone kanal ondotik
Strasbourg hiriaz ez gara
mintzatuko hemen. Informazio bulegoan nahi adina informazio bil daiteke.
Guk beste batean bi egun bertan emanak genituen, eta bertako kale,
kanal eta monumentuen ikusmira egina: bisita on bat merezi duen hiria
da, nahiz eta, beste lau hirietan barrena ibilita, besteok ere ez dutela
merezimendurik falta ohartu.
Ohar pare bat: Hiritik Friburg, Colmar edo Baselera irtetzeko eta joateko, Canal du Rhone da aukerarik onena. Bere ondoan doan bidegorria leuna, ondo asfaltatua eta gehienenan gerizpean da. Baina bertara sartzea ez da hain erraza, kanal asko baitaude Strasbourg inguruan. Guk lehen etapan, hiritik irtetzean, ez genuen asmatu, eta horregatik orduan grabatuko tracka ezabatu egin dugu. Aldiz, Colmarretik etortzean ondo sartu ginen, eta orduan grabatutakoa duzue hemengo tracka. Track hura inbertituz, agertzen den ibilbidea Strasbourgetik Colmarrera bitartekoa da, beraz balio du Freiburg edo Kinzingenera joateko, horretarako onena zera baita: Rhone kanal ondoko bidegorritik joan ........... raino (Kinzingenerako) edo Breischbaceraino Freiburgera joan nahi bada.

Rhin Alemanian
Gure kasuan, .............
parera iritsita, bidegorritik irten D .... hartu, ondoren D... eta Rhin
igaro genuen, alboan ikusten denez. Alemaniako partean, Rhin inguruan
bidegorria ikusi arren, nahiago izan genuen errepidetik joan: trafiko
gutxi eta herriskak ikusteko aukera. ..... herrian erosketak egin, eta
mokadutxoa jan genuen herriko iturriaren ondoan, bide batez bidoaiak
uraz betez. Egun honetako terrenoak: lautada ederrak Rhinen alde
bietara, zereal eta artasail haundiak, marrubi sail haundiak ere bai,
jateko prest, oso gozoak, eta arrazoizko prezioan. Bidegorrien aukera,
behin eta berriz agertzen zitzaigun edozein unetan, eta horrelaxe heldu
ginen Kenzingeneko Beller hotelera. Hotelak aurretik erreserbatuak
genituen. Booking.com-en bidez. Beharbada ostatu hartzeko aukera
errezagoak egongo dira, baina guk hauxe aukera genuen, edozer gertatuta
ere erreserba kostorik gabe anulatzeko posibilitatea eskeintzen baitu
berak. Prezioa? Bion logela eta gosariak 80€, gosari oso ona. Herrian
prezioak hemen bezelatsu: terrazan jarrita 50 zentilitroko zerbeza
(pint-a) 2,25€. Lehen egun honetako ibilbidearen datuak: 65 km., igoera
metatua: 100 metro.
estr_colmar.gpx |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina