KENZINGEN.FREIBURG
Ondoko hau Kenzingen herria da, txikia ta lasaia.
Freiburg.dotore baino dotoregoa
Kenzingenetik
Freiburgera badago bidegorria, ia zuzenean doana, baina trafiko
haundiko errepide baten ondoan. Gu, hori utzita, herri txikien arteko
bidegorrietatik joan ginen, zenbaitetan kanal baten ondotik, eta azken
kilometroetan Dreisam ibaiaren ondoko bidegorritik, honek hiri osoa
zeharkatzen baitu, alde zahar edo Alstad-era ere errez sartzeko bidea
emanez. Alde zaharretik 5 kilometrora (Ebnet) genuen hotela (Gastehous
Ruh), hurrengo eguneko ibilbidean kokatua eta bidegorrri baten ondoan,
horregatik lasai lasai etorri ginen hiritik, arratsa pasa ondoren, 10ak
inguruan, kotxeen arriskutik at. Hotela kanpoan izatearen beste
abantailak: zaratarik gabe, oihan beltzeko errekatxo baten ondoan eta
merke (68€, gosari ederragaz).Wifia.
Freiburg: oso dotorea, gauza asko ikusteko, hiruzpalau ordu behar oinez ondo ikusmiratzeko. Estudianteak biltzen diren tabernak ez dira garestiak. Plater konbinatua 10€, ardo txuria (20 zentil.) 2,5€. Eguneko ibilbidea: 35 km., igoera metatua: 150 m.

kenz_freib_ebnet_35k_205a.gpx |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina