2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

FLISHAREN IBILBIDEA II

 FLISHAREN IBILBIDEA II


Zumaiatik Debarako ibilbidea hau zoragarria da. Gu, 2013 ko irailaren 13an abiatu ginen, eguraldi lainotsu, eta lanbroarekin. Bustia bidea, berdea inguru guztia.Nekane, Maite, Jaxinto eta neu. Ohitura bihurtu nahi dugu irteera hau.

Zumaian, Arritokieta kalean gora igo ginen, seinale hori jarraituz. Berehala, gainean Zumaia bistan genuen.
Laster marka zuri gorriarekin egin genuen topo. Marka hau jarraituz egin genuen ibilbide osoa.

Ordubete inguruan ailegatu ginen Elorriaga Atseden lekura.Beti kostalde paregabea bistan genuela.

Laster heldu ginen Sakoneta gunera, itsaslabar ikusgarria, flishcha agerian.Hemen erdibidea da, gutxigorabehera.

Beste ordubete ibilita, Sta. Katalina ermitan, mokadutxoa eta indarrak berritu.
Bidezidorrean, nahiko lokastuta, laister lortu genuen gure helmuga: Deba. Tragotxo bat trena hartu baino lehen.

15 km. 4 ordu inguru ibilaldia burutzen.

Trenak ordubetero daude, astegunez, laurden gutxiagotan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina