2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

SAN TIRSO

SAN TIRSO

Irailaren 22 an, egun oso beroa, berandu abiatu ginen Bernedotik. Hainbat tokitara seinalatuta daude bideak. Guk San Tirso genuen helmuga. Markak oso ondo eraman gintuen bertara. Ia goraino gerizpean, beraz suertea izan genuen, berorik ez, bejetazio handia, haritz batzuk lehen, pagoak eta espela gero. Galtzeko modurik gabe goraino.Ordu eta laurden eginda lepora heldu ginen: atzean "bonetea" aurrean San Tirso eta bere azpian bere izenean dagoen ermita.

"Bonetea" deituriko kaskoa atzean
 




San Tirso ermitaren sarrera harkaitz artean




San Tirso tontorra


Hego alderantz bista



Lepotik, kaskora 20 bat minutu daude, lau hankatan egin beharra zenbait tokitan.

Lepoan bista zoragarriak, hegoaldera, Logroño, eta beste zenbait herri txiki.
Hirubat orduren inguruan egiteko modukoa.

Guardian bazkaldu genuen. Lauretan jaten ematen ari ziren, "Berria" izeneko tabernan. Euskeraz eta gaztelaniaz. Zerbitzaria ahalegindu zen euskaraz. Bazkari goxoa eta ez garestia. Kanpoan jateko egun aproposa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina