2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

MONDARRAIN

MONDARRAIN





Itsasutik abiatu ginen 2013 ko irailaren 21 ean, egun dotore batekin. Auzoetara zihoan asfaltozko bidea hartu genuen.Karretera utzi eta Errobi ibaiaren ondoan sartu ginen. Roland Ataka pasa genuen, (Pas de Roland).Ipuinak dioenez Karlomagno Zaragozara zihoala hemen pasatu zen. Seguruenik inguruko baserritarrak behar eta egingo zuten Itsasura heltzeko.
Berehala beste karretera bat eskubira. Km 1 edo eginda Mondarrain aldera mendi bidea. Markatutako bidea.
Beti genuen Artzamendi bere antenekin bistan eta baita Mondarrain ere.
Mondarrain (749m). (pare bat ordu egin genuen bertaratzen) Bertan ondarrak nabari dira, erromatar eraikin edo erdi aroko gazteluren batenak.

MONDARRAIN EN MENDIZALE TALDEA
Ordubatan aldean lepo batean bazkari legea. Euriaren beldur altxa ginen azkar. 3 ak aldean Ainhoan.

AINHOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina