2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

MIDI D'OSEAU REN GERRIA

MIDI D'OSEAU REN GERRIA


Portalet etik 1 km ra, Frantzia aldean utzi dugu kotxea.1732 m ko altitudea.2014 ko abuztuko egun eder batean 8 etan abiatu gara Col de Iou ra.  Pombi ko bidea utzi, lepora begiratu ta belarretan gora.


Ordu ta laurden gutxi gora behera. Col de Iou: 2194m.





Eskuma aldean Peireget mendia eta bere izeneko lakua.




Midi ere bai.Beherantz abiatu gara. Bailera dotorea.




Belardi ederrean jarraitu dugu. Marmotak ere ikusi ditugu.

Basoan gero.







Artigues en ginen 11tan. 1423m.
Paraje idilikoa.

Azpeitiarrak ere agurtu.

Col de Suzon aldera.Aldapan gora. Lehenengo basoan, ordubete inguru. Gero belardian gora.

Midi d'Oseau aurrez aurre. Jendea zebilela ematen zuen. Hitz hotsa goitik.


Col de Suzon era ondo ailegatu gara denboraz.
Lepoa 2.127m tara dago.Miditik datorren jendea ere ikusi dugu. Hortik Ponbira oso zaila gertatu zait, harritzarren artean bidea.


Ponbira ailegatzen.

Ailegatu gara Pombi ko lakura.


Baina jarraitu egin behar gorantz, leporantz (2.129m)

Lepotik kotxea utzi dugun tokira.

Gorantza metatua 1240 m. Luzera bidea:
20 km.
Denbora: 6 ordu 50 minutu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina