2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

IPARLA

IPARLA
 
Uztailaren 6an, egun oso bero batean Azpeitiko mendizaleekin, Bidarrai tik abiatu ginen. GR 10 hartu genuen.


Abiatu ginenean


Ordu t'erdira edo mokadutxoa jaten geratu ginen. Paisaje ederra bistan genuela.

Indarrak hartzen umore onean
Handik orduerdira Iparlan giñen.(1044m) Bidarrai tik 800m ko desnibela eginda. Gailurreri handia dago.
Iparla tontorrean
Paisaiarekin txoratuta, baina jarraitu behar. Gailurrak utzi eta beheragoko bidexkan, GR 10 jarraitu genuen. Beste ordu t erdi. Bazkari izenekoa, iturria 200 bat metrora genuen eta egarriak asetzeko eta kantinplorak betetzeko ez zen gaizki etorri.
Ibiltzen hasi eta berehala bidegurutzea. Izpegira jo genuen. (672 m). Beste ordubete edo gehiago egin genuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina