2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

GARAZI-ORREAGA

 GARAZI-ORREAGA

2014ko Irailaren 13an, eguraldi ederrarekin, abiatu ginen Lagun Onak mendi taldearekin. Garazin hasiera.
Santiago bidearen etapa bat da. Gogorra bezain ederra. Ondo señalatuta dago Santiagoko bide bezala. Jende asko, prozesioa. Gehiena asfalto gainean baina toki ederra, paisaia zoragarria.


Pagotegi ederrak ere zeharkatu genituen.
Bentartea ta Lepoeder mendateak harrapatu behar dira. Gogorra baina paisaia ikusgarriarekin.
Azken 4 km beherantz.

Santiago ermita

Kolegiata. Hemen omen daude Santxo VII ak Navas de Tolosa gudan harrapatu zituen kateak. Horren omenez omen dauzka Nafarroako ikurriñak kateak.
Klaustro gotikoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina