2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

ARNALES LAKUAK

ARNALES LAKUAK

2014 ko abuztuaren 14 ean, eguraldi bikainarekin Arnales lakuetara abiatu giñen. Kotxea Pantikosako balneario inguruan, lakua beste aldera pasatu ta Garmonegro ko bidea hartu genuen, aldapa handia, basoan gora.
 




Basotik irten da laster , Mallata Altan giñen 2.200 m. Hor, bista zoragarria, Pondiellos, Infierno, Arnales mendiak aurrean.
Hor bidea banatu egiten da, mendietara doazenentzat markatuta gora, lakuetara joateko eskumara, harritzarretara.






Beste ordubete ibilita lakuetara heldu ginen, txikiak, bata bestearen jarraian, jende gutxi topatu genuen.2.310m ra daude.




Bidea jarraituz Bachimaña lakua ikusten den gain batera aillegatu arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina